bihar berria-n

Murua Uria: "Giltzarri izan zen Batasunak ETAren batzarraren erabakiei aurre egitea"

Ekarri armak. ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika liburua idatzi du Imanol Murua Uria kazetariak. 2007an ETAk su-etena hautsi zuenetik 2011n jarduera armatuaren betiko amaiera jakinarazi zuen arte zer gertatu zen argitzen saiatu da. Gaur aurkeztu du liburua, Donostian. Elkarrizketa aurrerapena da hau.  [YouTube]https://youtu.be/JcDBp984kSQ[/YouTube]

enekoitz esnaola
2015eko abenduaren 3a
14:41
Entzun

Hona hemen BERRIAk bihar aterako duen elkarrizketako esan batzuk:

- [BIDEOAN DAGOEN ZATIA DA] "Lan hau egiten hasi nintzenean, Egunkaria-n lankide izandako kazetari batek —Felix Iriartek— esan zidan: 'A!, Anttonek idatzi zuena 1992an; hor daude gako guztiak'. [Eugenio Etxebeste] Antton-ek Santo Domingotik [ETAko zuzendaritzarentzat] barne txosten bat idatzi zuen, autokritikoa, eta bukaeran esaten zuten bataila militarra galtzeak ezin zezakeela eraman bataila politikoa galtzera. 2011n egindako aldaketarekin ezker abertzaleak hori lortu du, neurri handi batean: bataila politiko-militarra galtzea onartu, gutxienez bataila politikoa irabazteko edo aurreratzeko aukerarekin jarraitzeko".

- "Ezker abertzalean eztabaida eman zedin eta eztabaida horrek dena auzitan jar zezan —borroka armatua barne—, giltzarri izandako une batzuk badira, eta haietako bat talka bat izan zen: Batasuneko zuzendaritzak aurre egin zien ETAren batzarrak hartu zituen erabakiei [2008an ziklo armatuarekin segitzea erabaki zuen]. Horrek ahalbidetu zuen ezker abertzaleko oinarrietan gehiengoaren borondatea azaldu eta gauzatu ahal izatea".

- "Otegi Martutenetik 2008ko abuztuan atera zenean, estrategia eraginkorraren diskurtsoa zabaltzen hasi zen. Hasi izan balitz esaten 'borroka armatuaren garaia bukatu da' eta abar, segur aski segituan geratuko zen biderik gabe. Tabu bat izan da ezker abertzaleak hori auzitan jartzea, eta hori auzitan jartzeko beste formulazio bat aurkitzea eraginkorra izan zen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.