berria taldea

Musikaz lagundutako errezitaldi bat izango da Bilbon gaur, BERRIAlaguna kanpainan

Lutxo Egia, Iban Zaldua, Itziar Madina, Angel Erro, Ur Apalategi, Karmele Jaio, Markos Zapiain, Arrate Egaña eta Edorta Jimenez idazleek parte hartuko dute. 19:00etan hasiko da emanaldia.

2012ko apirilaren 18a
11:58
Entzun 00:00:0000:00:00

Musikaz lagundutako errezitaldi bat izango da gaur Bilboko Kafe Antzokian, BERRIAren Zure ziztada behar dugu kanpainan. Errezitaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.

Lutxo Egia, Iban Zaldua, Itziar Madina, Angel Erro, Ur Apalategi, Karmele Jaio, Markos Zapiain, Arrate Egaña eta Edorta Jimenez idazleak izango dira oholtza gainean. Horiekin batera, Domentx Uzin (biolina) eta Jon Basauri (gitarra) musikariak arituko dira. Onintza Enbeitak aurkeztuko du ekitaldia.

Bilboko ekitaldian errezitatuko diren lanak BERRIAlaguna kanpainan parte hartzeko beste hainbat idazlerekin batera egin duten lan kolektiboaren parte dira, eta kazetaritza izango dute ardatz. Lan kolektibo hori formatu elektronikoan irakurtzeko edo deskargatzeko moduan jarriko da gero BERRIAlaguna webgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.