Hobetu Leikeko kideek azaldu dutenez egungo proiektuak kanpoko arrantza portu berri bat eraiki eta egungoa kirol portu bilakatzea aurreikusten du. Agertu dutenez, beharrezkoa da Mutrikun portuaren sarreran dike bat eraikitzea olatuetatik babesteko baina ez Jaurlaritzak proposatzen duen bezala. eraikitzen ari diren kanpoko arratza portuari buruz galdeketa egiteko eskatu du Hobetu Leike plataformak. Portu berriak egungo hondartza suntsituko duela diote eta gaurko proiektuaren ordez kanpoko moila egitea proposatu du plataformak.
Joseba Mugerza Hobetu Leike plataformako kideak azaldu duenez, egungo proiektuak Mutrikuko hondartza suntsituko luke: "Hondartza desagertu egingo da. Aurreikusita dagoen hondartzak 42 metroko itsas sarrera izango du etadike berriareekin inguratuta egongo da. Gure ustez hori ezin daiteke hondartza deitu ere egin".
Plataformak gogoratu du Jaurlaritzako ingurumen sailak moila egiteko baimena baino ez duela eman eta ez arrantza portu berri bat egiteko. Proiektua martxan dagoen arren eta lanak hasita badaude ere oraindik geldiarazteko denbora badela uste dute Hobetu Leikeko kideek; euren eskatu bezala babeserako dike bat egiteko garaiz daude oraindik.
Gizartea
Mutrikuko kanpo portuaren proiektuari buruz herri galdeketa egiteko eskatu du Hobetu Leike plataformak
Portu berriak egungo hondartza suntsituko duela uste du Mutrikuko (Gipuzkoa) Hobetu Leike herri platafromak. Eusko Jaurlaritzaren egungo proiektuak kanpoko moilarekin batera arrantza portu berria egitea aurreikusten du. Plataformaren ustez, beharrezkoa da Mutrikuko portuaren sarreran hobekuntzak egitea baina ez Jaurlaritzaren oraingo proiektuak jasotzen duen bezala. Hori dela eta, herri galdeketa egiteko proposamena aurkeztu du Aralarrek Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu