nafarroa

NaBaik oposizioa ados jartzera deitu du, UPNri aurre egiteko

Txentxo Jimenezek azpimarratu du PSN, Bildu, Ezkerra eta NaBairen artean gehiengoa dutela Nafarroako Parlamentuan.

2012ko abuztuaren 3a
14:29
Entzun

Nafarroa Bai koalizioak uste du gaur egun aukera ona dutela Nafarroako Parlamentuan UPNren murrizketen aurrean gauzak egiteko PSN, Bildu, Ezkerra eta lauren artean, eta hiru indar horiei adostasunak bilatzera deitu die, "[laurok] gehiengoa dugulako".

Batez ere, PSNri zuzendu zaio NaBai. "Politika desberdinak borrokatzeko asmoa gauza dezala", esan du Txentxo Jimenez parlamentarioak. Xabi Lasa eta Juan Carlos Longas NaBaiko legebiltzarkideekin batera prentsaurrekoa eman du, Iruñean.

Oposizioak UPNri ez badio aurre egiten, Jimenezek uste du gizarteak "gogor epaituko" dituela oposizioko indarrak. NaBai, PSN, Bildu eta Ezkerrak mahai bat osatu beharko luketela adierazi du berriro aipatutako koalizioak.

UPNk 19 parlamentari ditu parlamentuan, PSNk 9, NaBaik 8, Bilduk 7, PPk 4, Ezkerrak 3. Gobernuan, egun, UPN baino ez dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.