nafarroa

NaBaik talde parlamentariotik kanpo utzi ditu Manu Aierdi eta Patxi Leuza

Koalizioak dio bi haiek taldetik at baleude bezala funtzionatzen zutela. Aierdi EAJren Nafarroako Buru Batzarreko presidentea da.

2012ko urriaren 22a
18:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Nafarroa Bai-k gaur goizean jakinarazi du talde parlamentariotik kanpo utzi dituela Manu Aierdi eta Patxi Leuza legebiltzarkideak, biok taldetik at baleude bezala funtzionatzen zutela argudiatuta. "NaBai talde serioa da, eta hauteskundeetan hartutako konpromisoei lehentasuna ematen die", esan du koalizioak. "Saihestezina zen erabaki hau hartzea". Aierdi EAJren Nafarroako Buru Batzarreko presidentea da.

Aierdik eta Leuzak esan dute NaBairen erabakia "tamalgarria" dela eta "dezepzioa" eragin diela.

Aralarrek, EAJk eta independente batzuek osatu zuten NaBai 2011ko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan. Aralarrek dio egoera konpontzeko saioak egin dituela EAJrekin, baina ez direla bildu, EAJk independenteek bozen ostean sortu zuten Zabaltzen ere bileran egotea nahi zuelako.

Foru bozetan UPNk 19 legebiltzarkide lortu zituen, PSNk 9, NBaik 8, Bilduk 7, PPk 4 eta Ezkerrak 3. Orain honela geratuko da osatuta parlamentua: UPNk 19, PSNk 9, Bilduk 7, NaBaik 6, PPk 4, Ezkerrak 3, eta Aierdi eta Leuza. 

UPN dago gobernuan, gutxiengoan, PSNk babesa kendu ondotik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.