Espainiako Diputatuen Kongresuan berak euskaraz hitzegiteak Nafarroa Bairi bozka eman ziotenen artean poza sortu zuela, baina, UPNkoen haserrea eragin zuela iritzi dio Nafarroa Baiko diputatu Uxue Barcosek. Ildo horretan, euskararen erabileran aurrera pausoak egiteko itxaropena baduela esan du Uxue Barcosek. PSOEren konpromezu handienetako bat Espainiako parlamentuaren arautegia aldatzea dela gogorarazi du, eta araudiaren aldaketan hizkuntzen erabilera jaso behar dela.
Espainiako diputatuen kongresuan Nafarroa ordezkatzeko PPtik banatu eta talde propioa sortzea nahi dute UPNko batzuek. UPNk Nafarroako gobernuari begira "kezka berezia" duela dio Uxe Barkosek, eta zihurrenik "ez da pozgarria izan nafar baten ahotsa euskaraz entzutea Espainiako Diputatuen Kongresuan. Min egiten diena Nafarroaren interes orokorrak defendatzen dituena ahots abertzalea izatea da".
Terrorismoaren kontrako plataforma sortzerakoan kontsentsu handia lortzeko "terrorismoaren kontrako itunari buelta eman beharko dio" Zapateroren gobernuak Barkosen hitzetan, "eta gainera buelta osoa". Sozialisten gobernuak "barne politikan ere ausarta izan beharko du" Barkosen iritzian, "gai horietan PPren laguntza alde batera uzteko, baina, badirudi ez dela aldatuko".
Espainiako Kongresuan Foru Amejoramenduaren erreforma eskatuko dutela esan du, eta, Zapaterok proposatutako Konstituzioaren erreformak "ahulak" direla. Ildo horretatik, "interesgarria" iritzi dio "lehengoan Diputatuen Kongresuan erregearen eta Kongresuko presidentearen ahoetan entzutea konstituzioaren erreforma bat aurrera eramatea beharrezkoa dela".
Politika
"Nafarren interes orokorrak ahots abertzale batek defendatzea" ez zaio gustatu UPNri, Barkosen iritzian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu