500 urteren ondoren Nafarroak «intsumiso» eta «menderakaitz» jarraitzen duela ospatuko du Nafarroa Bizirik taldeak gaur eta bihar eginen dituen ekitaldien bidez. Salatu duenez, «historiaren trafikatzaileak» Nafarroako historia statu quo politikoa mantentzeko erabiltzen ari dira, eta benetan gertatutakoa «ilunpean» utzi nahi dute. Nolanahi ere, adierazi dute gai direla iragana «mendeetako gau ilunetik» ateratzeko.
1512ko uztailaren 25ean sartu zen Gaztelako armada Iruñean. Horregatik, 1512-2012 Nafarroa Bizirik taldeak Euskal Herriko udal guztiei deia egin die, bihar,udaletxeetako balkoietan Nafarroako bandera jar dezaten, xingola beltzarekin. Hala, Nafarroako konkistarengatik dolua azaltzeko.
Gainontzeko ekitaldiei dagokienez, gaur, Albako Dukea Takoneran kanpatu zueneko bosgarren mendeurrenean, Pettik kantaldia eskainiko du, Zaldi Zurian,20:30ean. Era berean, bihar, Nafarroaren alde borrokatu ziren nafarrak omentzeko ekitaldia antolatu dute, Iruñeko Aduana Txokoan, 12:30ean. Azkenik, Gartxot pelikularen emanaldia izanen da, Arrotxapeko frontoietan, 21:30ean. Gaineratu dutenez, Tuteran ere gogoratuko da nafarrek egindako lana. Horretarako, irailaren 9an tuterarren erresistentzia omentzeko egun osoko dinamika prestatu dute.
Nafarroa Bizirik taldeak Nafarroako bandera jartzera dei egin die udalei
Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrena dela eta, dolua azaltzeko eskatu die elkarteak udalei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu