Terrorismoaren Biktimen III. Batzarra egiten ari dira Valentzian (Herrialde Katalanak), eta Nafarroako Gobernuak gutuna bidali die han bildutakoei, babesa adierazteko. Eskutitz horretan, "terrorismoaren biktimek terrorismoaren amaiera iritsi dezakeen edozein prozesutan entzunak eta aintzat hartutak izateko eskubidea" dutela nabarmendu dute Miguel Sanz presidenteak azaldu duenez.
Era berean, indarkeriaren amaiera trukean "ordain politikorik" eman gabe iritsi behar dela azpimarratu du Nafarroako Gobernuak. Ildo horretatik, balizko bake prozesu horretan Nafarroa ez dela negoziagai izango irmotasunez adieraz dezala eskatu dio Sanzek Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuari. "Nafarroa ez dela ETA edo Batasunaren eskaerei erantzuteko truke txanpona izango sendo esan dezala eskatzen diogu", adierazi du.
Baketzea
Nafarroa ez dela negoziagai ziurta dezala eskatu dio Sanzek Zapaterori
ETAren indarkeriaren amaiera trukean "ordain politikorik" eman gabe lortu behar dela nabarmendu du Nafarroako Gobernuak, eta, era berean, prozesu horretan "terrorismoaren biktimak" arreta handiz zaindu behar direla. Gainera, balizko prozesu horretan Nafarroa ez dela negoziagai izango irmo esan dezala eskatu dio Miguel Sanz presidenteak Zapaterori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu