ETAren jardun armatuaren amaiera

Nafarroa zer izan nafarrek erabakiko dutela adierazi du ezker abertzaleak

Bere karguari dagokion arduraz jokatzeko eskatu dio Yolanda Barcinari, eta bilera egitea galdegin dio

Erredakzioa
Iruñea
2011ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Nafarroa zer izango den nafarrek erabakiko dutela ohartarazi dio ezker abertzaleak Yolanda Barcina Nafarroako gobernuburuari. Izan ere, hark herenegun esan zuen Nafarroa «forala eta espainiarra» izango dela aurrerantzean ere. Bere karguari dagokion arduraz jokatzeko eskatu dio ezker abertzaleak Barcinari, komunikabideetara igorritako ohar batean.

Herritar gehienek Nafarroa forala eta espainiarra nahi badute hala izango dela esan du ezker abertzaleak, baina nafarrei «proiektu politiko guztien artean eztabaidatu eta erabakitzeko» aukera eman behar zaiela horretarako. Hala, Barcinari galdera zuzena egin dio: «Prest al dago Barcina anderea bere etorkizunaren inguruan Nafarroako herritarrek erabakitzen dutena errespetatzeko?».

Gatazka politikoa konpontzeko esparru politiko berria beharrezkoa dela uste du ezker abertzaleak. Horretarako, alderdien arteko elkarrizketak ezinbestekotzat jotzen ditu. «Gatazka konponduko duen esparru berria eragile politiko guztien artean ados jarrita sortu behar da, eta herritar guztien eskubideak bermatu behar ditu». Horretarako bilera eskatu die ezker abertzaleak Barcinari eta UPNri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.