Euskal instituzioetako aurrekontuak

Nafarroak ere onartu egin du ondare zerga berriz ezartzea

2011ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Nafarroak 3.837 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean. Parlamentuak herenegun onartu zuen 2012ko diru sarrerak eta gastuak zehazten dituen legea. Oposizioak ezin izan zuen ezer egin, 50 eserlekuetatik 28 izateak nahi duten guztia egiteko aukera ematen baitie UPNri eta PSNri. Nafarroako Gobernuak ekonomia %1,9 eta enplegua %0,8 igotzeko aurreikuspenetan oinarrituta prestatu ditu aurrekontuak. Gastua, ordea, iragarpenik beltzenen arabera finkatu du, diru sarreretan %1,7 igoera eskasa aurreikusita —aurten %6koa izan du—. Egoera espero baino gehiago okertzen bada aurrekontuak erreparorik gabe egokituko dituela ohartarazi zuen, gainera; egin beharreko guztia egingo duela defizit publikoak BPG barne produktu gordinaren %1,3 gainditu ez dezan. Aurrekontuak bezala, zerga aldaketek ere PSNren eta UPNren babes bakarrarekin egin zuten aurrera atzo. Ondare zerga berreskuratzea izango da urte berriak ekarriko duen berrikuntzarik esanguratsuena. 700.000 euro bitarteko ondarea dutenei, ordea, ez die eragingo. Horretaz gain, 6.000 eurora arteko aurrezkien gaineko tasa puntu bat igotzea adostu zuten: %19koa izango da; enpresek nahikoa izango dute inbertsioak egiteko erreserbetara 90.000 euro bideratzea sozietate zergan kenkariak izateko —orain arte 150.000 euro ziren—; eta kargu publikoek pertsona fisikoen errentaren zergan lan errenta modura aitortubeharko dute instituzioetatik jasotzen duten guztia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.