Nafarroak ordubete atzeratuko du tabernen barnealdearen itxiera, ostiraletik

Ostalaritza lokalen barnealdeak gaueko 23:00ak arte izaten ahalko dira zabalik. Neurri berriak elkarte gastronomikoei eta peñei ere eraginen die.

Iruñeko Ultzama taberna, artxiboko irudi batean. IñIGO URIZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko maiatzaren 26a
13:50
Entzun

Izurritearen bilakaera bide onean dela iritzita, joan den astetik foru erkidegoan indarrean diren prebentzio neurriak arintzea erabaki du Nafarroako Gobernuak. Ostiraletik, ostalaritza lokalen ordutegia zabaldu eginen da herrialdean: gaueko 23:00ak izaten ahalko dira irekita –gaur egun, gaueko 22:00etan dago ezarria muga–. Santos Indurain Osasun kontseilariak eman du araudiaren aldaketen berri. Haren hitzetan, Nafarroa arrisku maila «ertain eta egonkorrean» da gaur egun, eta horrek eman du urratsa egiteko aukera.

Gainera, Indurainek zehaztu duenez, ostiralean indarrean sartuko den neurriak peñetan eta elkarte gastronomikoetan ere izanen du eragina; horietan ere ordubete atzeratuko da itxiera ordua. Izan ere, azaldu duenez, espazio horiek ostalaritzaren barnealdeek zituzten neurri berberak edukitzea da asmoa, ordutegiari dagokionez. Halaber, kontseilariak argitu du oraingoz ez dela gehienezko edukieraren mugak zabaltzeko asmorik. «Pandemiaren bilakaeraren arabera eginen dugu horiek arintzera», esan du Indurainek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.