Nafarroako Gobernuaren «itxaropen onenak» bete ditu Europako Batasunak, Anai Astiz Nafarroako Sustapen kontseilariaren hitzetan. Europako Batzordeak Kantauri eta Mediterraneo itsasoen arteko garraio korridorea aintzat hartu duenez, Nafarroako AHT abiadura handiko trenaren korridoreak «behin betiko bultzada» jaso duela uste du Astizek. Nafarroak izango duen «kokapen estrategikoaren garrantzia» gogorarazi du, Europarekin lotura egiteaz gain, Atlantiko eta Mediterraneo arteko merkantzia trafikoa bertatik igaroko baita. Horrenbestez, enpresa eta egitasmo berritzaileentzat pizgarri izango den itxaropena agertu du Astizek: «Gizartearen pizgarri izango da, eta are gehiago testuinguru ekonomiko honetan».
Espainiako Sustapen Ministerioak Europako Batzordeari igorritako txostenen arabera, AHTaren sarea 2020. urterako bukatuta eta martxan egongo da. Horretarako, urtero 7.000 milioi euro inbertitzeko asmoa du ministerioak. Dagoeneko, AHTaren Nafarroako lehen zatiaren lanak adjudikatu dituzte. Cadreita eta Alesbes arteko zatia eskaini zuten atzo. Astizek adierazi du Nafarroako Gobernuak «euro bakar bat ere» ez duela ordaindu beharko lan horiengatik.
Nafarroako AHTak «behin betiko bultzada» jaso duela nabarmendu du gobernuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu