Atzera botatako helegitea 958/2001 Agindu Foralen kontra jarri zuten urriaren 29an, eta 997/2001 Aginduaren kontra azaroaren 5ean. Agindu horietan lurrengatik ordaindu beharrekoa onartu zen, eta urtegiak eragindakoenen eskubideak biltzen ziren. Gainera, lurgabeei akta jasotzeko deia egiten zitzaien.
Nafarroako Auzitegi Gorenaren iritzian, helegitea jarri dutenek beraien eskubideak defendatzeko aukera izan dute desjabetze prozesuan, eta Espainiako Auzitegi Gorenak 1997an onartutako proiektuaren epaia Agindu horiek desegireko erabili nahi izana salatu du.
Gainera, jarritako helegiteek ez dute errekurtsoa jarri zaien Agindu Foralekin zerikusirik, Nafarroako tribunalaren iritzian, eta kontu horiek aurretik konpondu ziren Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenean, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Espainiak Auzitegi Gorenean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, eta Europako Giza Eskubideen Auztiegian.
Ausarkeria leporatuta, gastuak helegitea jarri dutenen kontu
Helegitea atzera botatzeaz gain prozesuaren gastuak ordaintzera behartu ditu auzitegiak helegitea jarri dutenak.
Auzia desbideratu dute helegitea jarri dutenek Nafarroako Auzitegi Gorenaren iritzian, beraz, ausarkeriaz jokatu dute.
Itoizko urtegia
Nafarroako Auzitegi Gorenak urtegiaren lurren desjabetze prozesuaren kontrako errekurtso bat atzera bota du
Nafarroako Auzitegi Gorenak atzera bota du Itoizko urtegiko lurren desjabetze prozesuari zortzi bizilagunek jarritako helegitea. Gainera, helegitea jarri zutenek ordaindu beharko dituzte prozesuaren kostuak, ausarkeriaz jokatzea leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu