Otsail amaieran Cerverak dokumentu bat aurkeztu zuen epailea ezesteko eskatuz. Haren ustetan, epaile horrek "politikariekiko eta alderdi zehatz batekiko ezinikusia" zuen. Epailea bera, Ministerio Fiskala eta akusazio partikularra Cerveraren eskaeraren aurka agertu izan dira.
Cervera abenduaren atxilotu eta inputatu zuten, Nafarroako Kutxako presidenteari xantaia egin ziolakoan. Abenduaren 14an Cerveraren aurkako auzia abiarazi zuen Iruñeko Epaitegiak.