Nafarroako Auzitegiak zazpi urteko zigorra ezarri dio gizon bati emakume bat bortxatzeagatik

Erasotzailea eta biktima ezagunak dira. Iruñeko etxebizitza batean izan zen erasoa: emakumea konorterik gabe zegoela baliatu zuen gizonak hari erasotzeko.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia, Iruñean, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia, Iruñean, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Isabel Jaurena.
2025eko maiatzaren 26a
14:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Nafarroako Auzitegi Nagusiak zazpi urteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati emazteki bat bortxatzeagatik. Iruñeko etxebizitza batean izan zen erasoa: emakumea konorterik gabe zegoela baliatu zuen gizonak hura bortxatzeko. Ezagunak ziren.

Kartzela zigorra betetzeaz gain, gizonak bederatzi urtez urruntze agindu bat bete beharko du: ezin izanen da emakumearengandik 200 metro baino gutxiagora egon. Gainera, behin kartzela zigorra beteta, sei urtez zaintzapeko askatasunean egon beharko du; eta 25.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio biktimari.

Sententziaren arabera, gizonak 2022ko abenduan bortxatu zuen emakumea: erasotzailea, biktima eta emakumearen bikotekidea dantzaleku batera joan ziren, eta zigortuak bikotea bere etxera gonbidatu zuen. Etxebizitzan alkohola edaten jarraitu zuten, eta bai emakumeak eta baita haren bikotekideak ere konortea galdu zuten, kontsumitutako alkohol guztiarengatik; emakumea egongelan zegoen, eta bikotekidea komunean. Momentu hura baliatu zuen erasotzaileak emaztekia bortxatzeko; emakumea esnatu egin zen, eta bere bikotekidearen bila joan zen laguntza eske, baina gizonak ondoezik jarraitzen zuen. Azkenean, lagun bati eskatu zion laguntza, eta gero Poliziari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.