Nafarroako errauste plantak urtean 200 kilo erreko ditu pertsonako

Erredakzioa
Iruñea
2011ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Nafarroan eraiki asmo duten errauste plantak ez du oraindik kokalekurik, baina, Begoña Sanzberro Ingurumen kontseilariak atzo legebiltzarrean jakinarazi zuenez, urtean pertsonako 200 kilo zabor erretzeko kapazitatea izango du. «Kopurua behera egokitu dugu, Europako irizpideetara eta eskatutakora moldatuta».

Abenduan onartutako hondakinen plana «hobetzeko», herritarren parte-hartzeari ateak ireki zizkioten, eta, horren ondorioz, 160 alegazio aurkeztu dizkiote planari. «Plana kentzearen alde eta errauste plantaren kontrako alegazioak besterik ez ditugu baztertu», adierazi zuen Sanzberrok.

Hondakinen planak 213 milioi euroko aurrekontua izango du, hasiera batean aurreikusitakoa baino %8 gutxiago. Parte-hartze prozesuaren ondoren beste aldaketa batzuk ere izango ditu. Hiri hondakinak %10 murriztuko dira, eta paper eta plastikoaren %52 birziklatuko da, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.