euskara

Nafarroako euskalgintzak manifestazioa deitu du maiatzaren 15erako

Herrialdeko gobernuaren hizkuntz politika salatuko du.

2010eko martxoaren 22a
19:25
Entzun 00:00:0000:00:00
Nafarroako euskalgintzak herrialdeko gobernuaren hizkuntz politika salatuko du maiatzaren 15ean, ordurako manifestazioa deitu baitute gaur arloko 80 bat ordezkarik. Agerraldia egin dute Iruñean.

Nafarroako Gobernuak hizkuntz politikan eta hezkuntzan atzerapausoak eman dituela kritikatu dute. Besteak beste, euskarazko hedabideei diru laguntzak kendu dizkiela gogoratu dute.

Iruñean izango da manifestazioa (larunbatarekin) baina, oraingoz, ez dituzte jakinarazi irteera tokia eta ordua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.