Nafarroako 2023ko aurrekontuen inguruan akordio bat erdiesteko «egun garrantzitsuak» izango dira hurrengoak, Elma Saiz Nafarroako Gobernuko bozeramaileak esan duenez. Neurri fiskalen legea aurrera ateratzeko «aliantzak» ere gertu ikusten ditu Saizek, «garaiz eta behar bezala» onar dadin. Edonola ere, «mezu baikorra» helarazi du gobernuko bozeramaileak aurrekontuen inguruan. «Lortuko dugu», esan du Saizek.
Nafarroako gobernuak «diskrezioz» negoziatzen duela esplikatu du, eta «akordio politiko gardenak» lortzen dituela. «Lanean jarraituko dugu isilean, eta, akordio bat dagoenean, gardentasun osoarekin azalduko dugu», esan du, nabarmenduz «garaiz eta behar bezala» lortuko dutela. Ostiralean bertan, aurrekontu proiektua tramitatzen hasiko dira Nafarroako Parlamentuan.
Nafarroako Gobernua, «baikor» aurrekontuekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu