Nafarroako Gobernuak «irmoki» gaitzetsi du «terrorismoa»

Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2023ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna izan zen atzo, eta Nafarroako Gobernuak biktimak omendu zituen propio Iruñeko Konstituzio plazako Biktimen monumentuaren aurrean horretarako egindako agerraldi batean. Adierazpen instituzional baten bidez, gobernuak adierazidu «bidegabea eta ilegitimoa» dela indarkeria mota hori, eta «mehatxu» egiten diela demokraziari eta bizikidetzari. Horiek horrela, «irmoki» gaitzetsi du «terrorismoa».

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakaria atzoko omenaldian izan zen. Biktima guztiei babesa adierazi zien, eta «egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez gertatzeko duten eskubidearen defentsaren alde» egin zuen.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ere omendu zituen, atzo, «terrorismoaren» biktimak. Hedabideetara helarazi zuen testu baten bidez azaldu zuen Eusko Jaurlaritzaren «lehen pentsamendua» biktimei zuzenduta dagoela. «Oroitzapen hori, pentsamendu hori eta begirada hori hurbiltasuna, enpatia eta elkartasuna dira. Argi eta garbi aldarrikatzeko bidegabea izan zela, erabat bidegabea», adierazi zuen.

Angel Berruetaren kasua

2004ko martxoaren 11n atentatu handia egin zuten Madrilen; 193 izan ziren hildakoak, eta milakazaurituak. Horregatik da egun esanguratsua biktimak oroitzeko. Tentsio handiko orduak izan ziren atentatuaren ondorengoak, baita Euskal Herriaren ere, Espainiako Gobernuaren lehen adierazpenak izan baitziren atentatua ETAri leporatzeko. Eta tentsio horren ondorioz izan zen biktima bat Euskal Herrian bertan: Angel Berrueta. Martxoaren 13an Iruñeko bere okindegiko kanpoko aldean ETAren aurkako kartel bat jartzeko eskatu zion bizilagun batek; uko egin zion horri Berruetak, eta ondoren eskea egin zion auzoaren senarrak eta semeak eraso egin zioten. Hil egin zuten. Bizilagunaren senarra polizia zen, Espainiako Poliziakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.