Nafarroako Kutxako dieten auzia Iruñeko epaitegiak aztertzea onartu du Auzitegi Nazionalak

2013ko apirilaren 15a
15:23
Entzun 00:00:0000:00:00

Iruñeko 3. instrukzio auzitegiak aztertuko du Nafarroako Kutxako dieten auzia. Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur jakinarazi duenez, ez du aurkeztuko eskumen gatazkarik Auzitegi Gorenaren aurrean, eta beraz auzia osorik Iruñeko epaitegiak hartzea onartu du.

Enrique Goñi Nafarroako Kutxako zuzendari ohiak Auzitegi Nazionalari eskatu zion aurkez zezala eskumen gatazka, baina epaitegiak ebatzi du hori ez egitea. Iruñeko auzitegiak aztertuko du inputatuek prebarikazioa egin ote zuten Nafarroako Kutxari kontrolik ez egiteagatik, eta Auzitegi Nazionalak argudiatu du auzi horri lotuta dagoela dietena. Hortaz, bi auziak banaezinak direla ondorioztatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.