OSASUNA

Nafarroako landaguneetako osasun zerbitzua bermatzeko eskatu dute 160 udalek

Parlamentuan lege ekinbide bat aurkeztu dute herriko etxeek. Larrialdiko zerbitzuez mintzo dira bereziki.

Udaletako ordezkariak. I. U., ARP
Garikoitz Goikoetxea.
2014ko urtarrilaren 15a
17:58
Entzun

Nafarroako landaguneetako osasun zerbitzuan gorabeherak izaten ari dira azken urteetan, murrizketak direla eta. Pauso bat ematea erabaki dute 160 udalek: lege ekinbide bat aurkeztu dute parlamentuan, zerbitzua berma dadin. Larrialdiko zerbitzuak bermatzea aipatu dute bereizki, alor horretan nabari baitute mozketa handiena —gobernuak eredua aldatu du: guardian dauden sendagileek ez dute osasun etxeetan egon behar, baizik eta telefonoz hots egin eta aurkitzeko moduan—.

Lantaldearen egoera egonkortzeko eta zerbitzu espezializaturako sarbidea landaguneetako herritarrei ere bermatzeko eskatu dute lege ekinbide horretan.

Proposamena "azkar" bideratzeko eskatu diete parlamentuko taldeei. Azaldu dute dagoeneko badutela lau talderen babesa: Bildu, Aralar-Nabai, Ezkerra eta Geroa Bai. UPNk eta PPk kontrako iritzia agertu diete jada. PSN falta da. Hautetsiek azaldu dute, hala ere, zinegotzi sozialistak ekinbidea babesten ari direla udalez udal.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.