Nafarroako Parlamentua, N-1eko bidesariaren aurka
IRUÑEA. Gipuzkoako Diputazioak errepide sare nagusian ezarri nahi dituen bidesarien aurkako mozioa onartu du Nafarroako Parlamentuak. Talde politiko guztien babesa jaso du, NaBairena barne. Zehazki, onartutako mozioak esaten du Nafarroari «eragiten» dioten bidesarien aurka daudela, hau da, N-1, A-15 eta N-121-A errepideetako bidesarien aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu