Bihotzeko iskemiatik operatu berri duten Iñaki Erro euskalpresoaren egoera larriaz kezka adierazten zuen adierazpen instituzional baten proposamena atzera bota du Nafarroako Legebiltzarreko bozeramaileen batzordeak
Kezka adierazteaz gain, Errok zigorra beterik duela zioten proposamenean, eta eskatzen zuten presoa Almeriako espetxetik (Andaluzia, Espainia) Iruñekora ekar zezaten, hura askatu bitartean.
Bildu koalizioak aurkeztu zuen proposamena, eta UPN, PSN eta PPNren botoekin bota zuten atzera; alde, berriz, Bilduk, NaBaik eta Ezkerrak bozkatu zuten.
Nafarroako Parlamentuak atzera bota du Erroren egoera salatzeko mozioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu