Nafarroan AHTko lanak ez hasteko eskatuko dute gaur Iruñeko karriketan
AHT Gelditu elkarlanak deituta, manifestazioa egingo da gaur Iruñean; AHT Nafarroan: hasi baino lehen geldi dezagun izango du leloa. Nafarroako Gobernuak obrekin aurten hasteko asmoa agertu duela gogorarazi dute elkarlaneko kideek, eta, horren aurka, egitasmoa bertan behera uztera deitu dituzte herritarrak. «Ingurumen aldetik nahiz sozialki eta ekonomikoki izugarrizko kalteak eragingo lituzkeen azpiegitura bat da», argudiatu dute. Ezker abertzaleak, Aralarrek eta EAk bat egin dute deialdiarekin. «Proiektuaren berrikuspena beharrezkotzat jotzen dugu, eta eztabaida sozial horri bide eman beharra dagoela deritzogu», azaldu dute EAko ordezkariek. 18:00etan abiatuko da martxa, Antoniutti parketik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu