Nafarroan eraso egin dietela salatu dute bi andre erromesek

Zarikiegi parean zihoazela gizon batek sexu ukituak egin zizkiela salatu dute, eta Foruzaingoak ikerketa hasi du

Elkarretaratzea egin zuten atzo Iruñean, erasoen kontra. IDOIA ZABALETA / ARP.
2016ko uztailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ZARIKIEGI. Donejakue bidea egiten ari diren bi emakumek salatu dute eraso egin diela gizon batek Zarikiegin, Nafarroan. Salaketaren arabera, bizikletan zihoan gizonezko bat gerturatu zitzaien bi erromesei, eta sexu ukituak egin zizkien. Salaketa jarri dute, eta ikerketa zabaldu du Foruzaingoak.

Emakumeen aurkako eraso gehiago ere izan dira asteburuan. Nafarroan bertan, Burlatan, gizon bat identifikatu dute andreak grabatzen aritu delakoan. Poliziak berri eman duenez, kamera bat zeraman oinetakoetan lotuta, eta gona jantzita zeuden emakumeak grabatzen aritu zen Ermitagañako festetan. Bilbon, berriz, gizon bat atzeman dute bi andreri lapurreta egiten saiatu eta gero ukituak egitea egotzita. Ertzain bati eraso ziola jakinarazi dute.

Hain justu, atzo, Ezetza ezetz da lelopean elkarretaratzea egin zuten Iruñean, Astelehen Lilek deituta. Festen atarian, andreen aurkako erasoen kontra atera ziren. Bereziki gogoan izan zuten Nagore Laffage, 2008an sanferminetan hildako neska.

Bizkaian, bestalde, gizon bat atzeman du Guardia Zibilak haur pornografia edukitzea eta zabaltzea egotzita. Operazio berean 18 lagun atxilotu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.