Datozen hauteskundeei begira, Xanti Kiroga eta Marine Pueyo ezker abertzaleko kideek UPNk eta PSNk osatutako binomioari aurre egingo dion «alternatiba eraginkor» bat osatzeko deia egin dio Nafarroako sektore abertzale eta ezkertiarrari. «Akordioak egiteko aukera dugu, eta, hala, Nafarroan lehenengo indarra izateko aukera errealak daude, baita erakundeetatik Nafarroaren eraldaketa politiko, ekonomiko eta soziala bultzatuko duten iniziatiba osoak bultzatzeko aukera ere». Haren ustez, «premiazkoa da» egungo testuinguru ekonomikoan herritarren nahiei erantzungo dien alternatiba egituratzea. «Gure borondatea irmoa da», azpimarratu du Kirogak.
Haren ustez, Gernikako Akordioak zein haren edukiak Nafarroan gizarteratzeko eta atxikimenduak lortzeko ekimenak «zalaparta nabarmena» eragin dute. Kirogak gogorarazi du UPNk asteon azalpenak eskatu dizkiola PSOEri Senatuan. «Jakin badakigu, hauteskundeen gaineko kezka dute. Badakite demokratizaziorako eskariak salbuespeneko neurriak baliogabetzea ekarriko lukeela, eta, horren eraginez, erakundeetan emango litzatekeen indar korrelazioaren aldaketaren beldur dira». Haren ustez, nafarrek beren etorkizuna erabakitzearen beldur dira PP, UPN eta PSN.
Era berean, jarrera hori alboratzeko deia egin die alderdi horiei. «Proiektu eta ideia oro gauzagarriak eta defendagarriak izango diren indarkeriarik eta kanpoko esku-hartzerik gabeko agertokia» lortzea dela helburua nabarmendu du Kirogak, eta «Nafarroako bizitza politikoa eta soziala demokratizatzeko akordioak lortzea galdegin die alderdioi.
Batzarrek gaur erabakiko du
Atzo eta gaur artean, Batzarreko 500 militante inguruk Nafarroa Bai koalizioan jarraitu edo ez erabakiko dute. Urriaren 15ean Batzarreko koordinadorak koalizioa utzi eta hurrengo hauteskundeetan «beste aukera batzuk» aztertzea proposatu zuen. Azken hitza, ordea, militanteek izango dute. Eguerdian emango dute erabakiaren berri, 14:00 aldera.
Nafarroan eremu ezkertiar abertzalea batzeko deia egin du Kirogak
Egungo jarrera alboratu eta bizitza politikoa demokratizatzeko deia egin die UPN, PSN eta PPri ezker abertzaleak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu