NAFARROA

Nafarroaren konkista eta murrizketak, Baztandarren Biltzarrean

Iturengo joaldunek, dantzariek, gaiteroek, txistulariek, trikitilariek eta 21 orgaren desfileak girotu zituzten Elizondoko kaleak. Bideoa: Orgen desfilea. [YouTube]http://youtu.be/9GLEaQ0KfVQ[/YouTube]

2012ko uztailaren 23a
16:16
Entzun

Nafarroako konkistaren 500. urteurrena eta Espainiako Gobernuak ezarritako murrizketek atondu dituzte Baztandarrren Biltzarreko orgak. Baztango herrien arteko adiskidetasuna eta elkartasuna bultzatzen duen festa ospatu zuten baztandarrek. 

Baztango hamabost herrietatik etorritako hainbat lagun eta haranetik kanpoko jendea bildu zen Elizondon; urteroko legez, errepikatzen den orgen desfileaz gozatzeko. Haraneko herritarrek ateratzen dituzten gurdien gaiak askotarikoak izaten dira oso, eta eguna iritsi arte ez dira jakiten. Aurten Nafarroaren konkistaren 500. urteurrena dela-eta desfilea irekitzen eta banderak eramaten Amaiur herriko ordezkariak aritu ziren. Murrizketen salaketak, euskal presoak gerturatzeko eskaerak eta aintzinako hainbat kondaira eta usadiok ere lekua izan zuten desfilean. 

Iturengo joaldunen atzetik, 21 orgak zeharkatu zituzten herriko kaleak. Tartean, dantzariak, gaiteroak, txistulariak, trikitilariak ere ibili ziren. Orga lehiaketaren irabazlea Elbete izan zen, nola herriko ezkontza ezagun batean elizako kanpaia lapurtzen saiatu ziren kontatzen asmatzeagatik. Bigarren saria Elizondoko Aise taldeak eskuratu zuen, eta hirugarrena, Irurita herriak. 

Desfilearen ostean, mutil dantza izan zen Foruen plazan, eta, ondoren, herri bazkaria. 1.800 lagun bildu ziren tripa berotzeko eta, ondoren, arratsaldea dantzan pasatzeko. 1963an egin zuten lehen Baztandarren Biltzarra. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.