ATXILOKETA

Nagore Mujika bermerik gabe espetxeratzeko agindu du epaileak

Elkarretaratzera deitu dute gaurko Deustuko Done Petri plazan, 19:30ean, atxiloketaren kontra protesta egiteko.

2014ko urriaren 20a
07:42
Entzun

Larunbat iluntzean izan zen atxiloketa. Juan Carlos Iglesias Chouza presoari bisita egin ondoren atxilotu zuten Mujika bilbotarra, sei urteko alabarekin zegoenean. Bidaian ama-alabekin zegoen beste lagun batekin geratu da alaba. Epailearen aurretik igaro da gaur, eta, Uriola.info atariak jakinarazi duenez, hark agindu du baldintzarik gabe espetxeratzeko.

Protestara deitu dute gaur arratsalderako Bilbon. Deustuko Done Petri plazan elkartuko dira 19:30ean, Mujika aske utz dezatela eskatzeko.

1996an atxilotu zuen Mujika Frantziako Poliziak, ETArekin harremanetan izatea egotzita. Han sei urteko zigorra bete ondoren, Espainiaratu egin zuten; epaitu eta kartzelara bidali zuten. 2008an utzi zuten aske.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.