EUSKAL HERRIA

"Nahi al duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?"

Independentziari buruzko galdeketa egingo dute Etxarri Aranatzen apirilaren 13an, eta gaur zehaztu dute galdera.

Herri batzordea, gaur. I. URIZ, ARP
jon olano
2014ko urtarrilaren 4a
20:10
Entzun

Zehaztu dute galdera Etxarri Aranatzen (Nafarroa) apirilaren 13an egingo duten herri galdeketarako: "Nahi al duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?". Herri batzordea egin dute gaur, eta han aukeratu dute galdera proposatutako aukeren artean. Orain, hiru hilabete dituzte herritarrak galdeketan parte hartzera animatzeko. Bideoa: galdeketarako deialdia.

[Youtube]http://youtu.be/y1UAhOAzkmU[/Youtube]

Iazko apirilean ekin zion Etxarri 2012 ekinbideak independentziaz herri galdeketa antolatzeko bideari. 2012ko abenduaren 3an aurkeztu zuten taldea jendaurrean, eta duela bederatzi hilabete amaitu zuen galdeketari babesa adierazteko sinadura bilketa.

Herrian egindako sinadura bilketaren ondorioz, iazko irailean Etxarri Aranazko Udalak independentziari buruzko galdeketa egitea erabaki zuen gehiengo zabalez. Nafarroako Gobernuak, baina, auzitara jo zuen, eta Iruñeko administrazio auzitegiak baliogabetu egin zuen.

Adur Goikoetxea Etxarri 2012 ekinbideko kideak azaldu zuen erabakitzeko eskubidea praktikan jartzeko egin dutela deialdia: “Herri galdeketarekin, benetako demokrazia batek bere egiten dituen balioetan sakondu nahi dugu, hala nola herritarren elkarbizitza, parte hartzea eta herritarren iritzia aintzat hartzea”.

Katalunian, Arenys de Munt abiapuntu

Kataluniako Arenys de Munt herriaren bidea jarrai dezake horrela Etxarri Aranatzek. Hainbat herritan antolatu zituzten independentziari buruzko galdeketak, eta Arenys de Muntekoa izan zen lehena, 2009ko irailaren 13an. %41 izan zen parte hartzea, eta botoa eman zutenen %96,2k egin zuten independentziaren alde. Indarra hartu zuen formulak, eta Bartzelonan ere egin zuten galdeketa, 2011ko apirilaren 10ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.