Nahitaezko mozketak bete egingo ditu Nafarroak; bere eskumenekoak, «egokitu»

EHIGE guraso elkarteak salatu du hezkuntzan «atzerapauso itzela» sortuko dutela Espainiak aginduriko murrizketek

Murrizketen aurka Lizarran urtarrilean egin zuten protesta bat. IÑIGO URIZ / ARP.
Erredakzioa
Iruñea
2012ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Nafarroak nahitaezko mozketakbete egingo ditu hezkuntza arloan; bere eskumeneko neurriak, berriz, «egokitu» egingo ditu. Hala iragarri du Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuko bozeramaileak. Murrizketak lege oinarrizko batean oinarrituta egingo ditu Espainiako Gobernuak. Hori dela eta, nahitaezko neurriak bete egin behar dituztela adierazi du Sanchez de Muniainek, «estatuaren eskumenekoak direlako». Defizita murrizteko ahalegina autonomia erkidego guztiek egin behar dutela uste du Sanchez de Muniainek: «Egoera zailetik ateratzeko ekarpenak denok egin behar ditugu».

Hala ere, Nafarroaren eskumenak defendatuko dituztela esan du bozeramaileak: «Gurejarrera mantendu behar dugu. Nafarroa da hezkuntzarako diru gehien ematen duena; eta ikasleek Nafarroan lortzen dituzte emaitzarik onenak». Ikasgeletako ikasle kopurua handitzeko neurria aztertzen ari direla adierazi du Sanchez de Muniainek.

Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak astelehenean iragarritako neurrien aurka agertu da EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea: « Murrizketek atzerapauso itzela ekarriko dute; eskola publikoaren kalitatea erasotzen dute». Elkartearen arabera, hezkuntza sistema propioa eraikitzea «beharrezkoa» da, eta dei egin die erakundeei Espainiako Gobernuak ezarri nahi dituen arauak ez betetzera.

'Bachibac' esperientzia

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernukopresidentea Bruño Delaye Frantziak Espainian duen enbaxadorearekin bildu zen atzo, Iruñean. Nafarroan Bachibac esperientzia «aitzindaria» ezartzeko aukera aztertu zuten Barcinak eta Delayek. Espainieraz eta frantsesez eskaintzen den batxilergoa da Bachibac; Frantziako eta Espainiako batxilergo tituluak batera lortzea ahalbidetzen du programa horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.