Frantzian jarri zioten espetxe zigorra bete ondoren, aske geratu da Naia Zuriarrain preso deustuarra, Frantziako Poliziak Lan Jonquerara (Katalunia) eraman ondoren. Bilboko Branka-ren webguneak eman du horren berri.
2002an atxilotu zuten Zuriarrain, Lourdesen (Frantzia) ETArekin zerikusia izatea egotzita. 2006an epaitu zuten, eta 8 urteko zigorra ezarri. Halaber, behin zigorra beteta Frantziako Estatuko lurretan egotea debekatu zioten. Gaur iluntzean harrera egingo diote Deustun.
Presoak
Naia Zuriarrain presoa aske geratu da Frantziak La Jonqueran utzi ondoren
2002an atxilotu zuten Lourdesen, ETAko kidea izatea egotzita. Frantzian jarritako zigorra bete ondoren La Jonquerara (Katalunia) eraman du Poliziak, Espainiako Justiziaren esku uzteko, baina ez dute atxilotu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu