Joxe Ramon Antxia izan da deklaratzen lehena. Antxia deportatuen abokatua izan zen Amnistiaren Aldeko Batzorden. Azaldu duenez, 1989an hasi eta sei urtez aritu zen deportatuei laguntza juridikoa ematen. Antxiak esan du ez dela sekula Xakikoa izan. Bere lana, batez ere deportatuei euren egoera arautzeko paperak lortzea zela azaldu du. Lan horrek jarraitasuna eskatzen zuelako bidaia ugari egiten zituela argitu du.
Jarraian, Mikel Kortak erantzun die Jone Goirizelaia abokatuaren galderei. Herri Batasunaren (HB) nazioarteko alorrean lan egin zuela azaldu du eta ez zela sekula Xakikoa izan. Horrela, HBren nazioarteko alorrean lan egiten zuenean Ameriketako ordezkaria zela esan du eta erakundeekin eta gobernuetako ordezkariekin harremanak zituela. Horiei guztiei Euskal Herrian bizi zen egoeraren berri emateaz arduratzen zela azaldu du.
Azkenik Miriam Camposek ere Kortaren ildo beretik egin du deklarazioa. Bera ere HBren nazioarteko alorrean aritu zela azaldu du. Euskal Herriko egoeraren eta bake prozesu bat abiatzeko zegoen aukeraren berri nazioartean ematen zuela azaldu du. Camposek agertu duenez, 1998an aritu zen lan horretan eta Lizarra Garaziko hartu emanei buruzko informazioa ematen zuen. ETArekin ez zutela zerikusirik izan adierazi du.
Xaki atalarekin amaitu nahi du gaur Murillok
'18/98 auziko' epaiketan atzo ziren azken atala aztertzen: Xaki atala. Horrenbestez, atal horretako bost auzipetu eta Ekin ataleko bat falta dira deklaratzeko. Angela Murillo epaimahaiburuak gaur amaitu nahi du Xaki ataleko auzipetuei deklarazioa hartzen. Mikel Egibar, Elena Beloki, Joxe Mari Olarra,Jose Ramon Antxia, Jokin Gorostidi, Mikel Korta, Nekane Txapartegi eta Miriam Campos daude Xaki atalean auzipetuta. Beraz, Jokin Gorostidi eta Nekane Txapartegiren deklarazioak geratzen dira oraindik atalari amaiera emateko.
Nolanahi ere, Xakikoekin gaur amaituko balu ere, auzipetu baten deklarazioa faltako litzateke oraindik: Ekin ataldeko David Sotorena. Izan ere, martxoaren 13az geroztik gaixorik egon da. Atzo deitu zuten deklaratzera, baina Ekineko gainerakoen azalpenak bertatik jarraiteko aukerarik izan ez zuela-eta, protesta egin zuen Zigor Reizabal abokatuak. Epaimahaiburuak saioak DVD bidez ikusteko aukera emang ziola esan, eta hurrengo aste amaierara atzeratu du deklarazio hartzea, nahiz eta abokatuaren ustez horrela ez den kaltea kitatuko.
'18/98 auziko' epaiketa
Nazioartean Euskal Herriko egoeraren berri ematen zutela azaldu dute Kortak eta Camposek
Jose Ramon Antxia, Mikel Korta eta Miriam Campos Xaki ataleko auzipetuek deklaratu dute gair goizean. Hirurek ukatu egin dute Xakiko kideak izan zirenik eta nazioartean Euskal Herriko egoeraren berri ematen zutela azaldu dute azken biek. Xaki atalean Mikel Egibarrek, Elena Belokik eta Joxe Mari Olarrak deklaratu zuten atzo eta goizeko saioaren ostean Jokin Gorostidi eta Nekane Txapartegi falta dira atal horretan deklaratzeko. Angela Murillo epaimahaiburuak gaur amaitu nahi ditu akusatu guztien deklarazioak eta egun osoz arituko da hartarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu