Nazioarteko eragile ugarik Sorturen legeztatzea aldarrikatu dute

Venezian egiten ari diren Nazioarteko Bake Konferentzian irtenbide politikoen aldeko agiri bat sinatu dute

Erredakzioa
2011ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Azken egunetan elkartasun mezu ugari jaso ditu ezker abertzaleak nazioartetik. Besteak beste, EFA, European Free Allianceren barruan dauden alderdien izenean Erik De Foortek adierazi du Sortu alderdia «ezinbestekoa» izango dela bake prozesuan. Finlandiako The Left Alliancek eta Alderdi berdeak urratsak egiteko galdegin diote Madrili. Die Linke, Enhelidsten eta Rodt Ipar Europako ezkerreko alderdiek Espainiako Gobernuari dei egin diote «konponbidebaketsua eta politikoaren aldeko urratsak egiteko». Frantziako alderdi erregionalistak eta autonomista aurrerakoiak biltzen dituen R&PS federazioak ohartarazi du Espainiako Gobernuak ezin duela milaka euskal herritarren hautu politikoa galarazi. Galiziako BNG, Sardigniako Amanca Pro s'Indipendentzia, eta Celtic League alderdiak ere babesa agertu diote ezker abertzalearen apustuari.

Venezian egiten ari diren Nazioarteko Bake Konferentzian, berriz, agiria sinatu dute Irlandako, Kurdistango eta Euskal Herriko zenbait alderdik. Gatazka politikoen konponbideak demokratikoa behar dutela, eta giza eskubideak errespetatu behar direla diote; indar politiko guztiek «aukera berdintasunean» hartu behar dutela parte bertan, eta horretarako legezko izan behar dutela; ezin dela ideiarik inposatu, elkarrizketa eta negoziazioa erabili behar direla, eta gizartea dela prozesuaren bermea; eta prozesu hori, nazioarteko komunitateak sustatu behar duela.

Ezker abertzaleko ordezkariak daude han, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.