Nekane Txapartegik espetxetik erantzun ditu BERRIAren galderak. Suitzan dute preso, Espainiak egindako estradizio eskaeraren erantzunaren zain. Bihar papereko edizioan argitaratuko da elkarrizketa. Hauek dira hor esandakoetako batzuk:
-"Bakartzeari aurre egiteko esplotazio sisteman hartu behar da parte".
-"Badut esperantza hemen eta hor sortutako elkartasunak bultzatuko duela hemengo justizia".
-"Oraingoz, torturaren salaketa Europaren bihotzean ozen entzunarazi dugu, eta babes zabala jaso".