Ahal Dugu-ren euskara planean jasotako neurri nagusiak dira hauek, bai zirkuluetarako, bai erakundeetarako:
Komunikazio irizpideak
Ahozko barne komunikazioa. Barneko bileretan, hasierako eta amaierako agurrak euskaraz egitea. Maila informalean, denek euskaraz dakitenean, euskaraz egiteko «ahalegina» egitea. Politikaren inguruan euskaraz eztabaidatzeko saioak antolatzea, gutxienez bi hilabetean behin.
Ahozko kanpo komunikazioa. Prentsaurrekoetan euskararen presentzia «zaintzea», eta dena bi hizkuntzetan berdin-berdin ez errepikatzea. Jendaurreko ekitaldietan, agurrak euskaraz izatea, eta, «ahal denean», esango denari buruz euskarazko laburpen bat prestatzea paperean.
Idatzizko barne komunikazioa. Kideei zuzendutako mezuak laburrak direnean, bi hizkuntzetan; luzeak badira, agurrak euskaraz. Whatsappean, denek euskara badakite, euskaraz egiteko «ahalegina».
Idatzizko kanpo komunikazioa. Karteletan datu asko dagoenean, batzuk euskaraz eta besteak gaztelaniaz egitea; informazio asko badago, bi hizkuntzak «proportzio egokian» erabiltzea. Prentsa oharrak bi hizkuntzetan argitaratzea. Sare sozialetan, %25 euskaraz egitea, «ahal den heinean».
Erakunde ordezkariak
Kargudunak. Helburutzat jartzea B2 maila izatea guztiek. Horretarako, euskaltegira joan, edo lantokian eskolak antolatu. B1 maila dutenek, urtean hiru asteko barnetegia.
Langileak. Helburua, B2 maila izatea denek. Kontratazioetan aintzat hartzea euskara. C1 maila ez dutenak euskaltegira joatea, edo lantokian eskolak ematea. B1 maila dutenek, urtean hiru asteko barnetegia.
NEURRIAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu