«Nire iritzia ez da aldatu: xenofoboa da Maiak esanikoa»

2022ko otsailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iruñeko alkate Enrique Maiaren gaitzespenaren auzia hizpide izan zuen Eduardo Santos kontseilariak, atzo. Adingabe migratzaileak delinkuentziaren ustezko gorakada batekin lotu zituen Maiak. Migrazio Politiketako kontseilariaren ustez, hitz horiek «desegokiak» izan ziren, eta «diskurtso xenofobo» baten parte dira. PSNren iritzi aldaketaz galdetuta—alkatea gaitzesteko mozioa atzera botatzea adostua zuten sozialistek UPNrekin, Madrilen lan erreforma onartzearen truke—, Santosek izkin egin zion polemikari: «Nire iritzia lehengo bera da; besteek azaldu beharko dute zergatik aldatu duten eurena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.