Politika

Odon Elorza "seguru" dago bere kontrako salaketaren atzean PP dagoela

Donostiako alkateak Espainiako bandera ez jartzeagatik epailearen aurrean deklaratu du gaur. Manos Limpiasek sartu zuen parte, haren ustezko desobedientzia delituagatik.

2007ko azaroaren 30a
18:23
Entzun 00:00:0000:00:00
Odon Elorza (PSE-EE) Donostiako alkateak Espainiako bandera ez jartzeagatik hiriko epaitegian deklaratu behar izan du gaur goizean. Manos Limpias funtzionario publikoen sindikatu kolektiboak jarri zuen salaketa, haren ustezko desobedientzia delituagatik. Elorza “seguru” azaldu da salaketaren atzean PP dagoela, epailearen aurrean deklaratu ondoren esan duenez. Ordu laurdenez egon da deklaratzen.

Epailearen esku dago salaketak aurrera egingo duen erabakitzea. Alkateak ukatu egin du desobedientzia egin izana, eta “Justizian konfiatu” egiten duela adierazi du. PPk Espainiako hauteskunde aurreko giroa "nahastu" egin nahi duela deritzo.

Donostiako EAJk, EAk eta EB-Aralarrek bat egin dute Manos Limpiasen ekimena arbuiatzean. Aldiz, Maria Jose Usandizaga PPren bozeramaileak normaltzat jo du salaketa, “legea betetzen ez duen oro” edozein unetan salatua izan daitekeela argudiatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.