Herri plataformak andoaingo udaletxean

Oinarriko arazoaz ez dela hitzegin salatu dute herri plataformek

Joan zen larunbatean herri plataformak Andoaingo udaletxera 'apartheid'-a salatzera sartu ondotik etorri diren adierazpenen inguruan balorazioa egin dute gaur herri plataformek. Politikariek eztabaida desbideratu egin dutela salatu dute. Herri plataformek esan dutenez, benetako arazoa herri borondatea "erasotua" dagoela da, eta horretaz inork ezer ez esatea salatu dute. Gainera, plataformen ekintza faxista izan dela esan dutenei zera azaldu die, beraien ekintza "baketsua eta sinbolikoa" izan zela, eta faxismoa ideiak legez kanpo uztea dela.

2004ko urriaren 20a
12:51
Entzun
Politikariek Andoaingo gertakarien harira egindako adierazpenetan, oinarrizko arazoaz ez dutela hitzegin salatu du gaur Bilboko Herria Aurrera plataformaki bozeramaile Arantxa Urkaegik. Oinarrian dagoen arazoa "herri borondatea erasotua" dagoela dela azpimarratu du, hain zuzen ere, "ezkertiarren eta abertzaleen ideiak" ordezkaritzarik gabe geratu direla.

Herri plataformetako kideak faxistak direla esan dutenei, berriz,faxistak PP eta PSOE direla esan diete, arderdien legearekin "ideiak legez kanporatu" dituztelako. Herri plataformek Andoainen egin zuten ekintza "paketsua, sinbolikoa eta desobedientziazkoa" dela azpimarratu dute.

Urkaregik esan duenez, alderdi guztiak bat etorri dira gauza batean: "herri interesen gainetik beren poltronen defentsan".

Herri plataformek iragarri dutenez, beraien eskubideak defendatzek jarraitzeko asmo sendoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.