Hain justu, akordioaren lanketan parte hartu duten hainbat lagunek aurkeztu dute gaur ekimena, Donostiako Miramar Jauregian.
Hitzarmen horretan alde berritzaileak jaso direla nabarmendu dute: batetik, euskal herritarren hezkuntza eskubideen formulazioa, eta, bestetik, Euskal Herriko Hezkuntza Publikoaren kontzeptua. Hezkuntza eskubide horiek bermatu eta gauzatzen dituena izango dela Euskal Hezkuntza Publikoa adostu dute.
Honakoak lirateke formulatu dituzten hezkuntz eskubideak:
1. Bazterketarik gabeko hezkuntza eskubidea.
2. Eskolaren bidez euskalduntzeko eskubidea.
3. Euskal Herriko curriculum propioaren arabera hezteko eskubidea.
4. Hezkidetzan oinarritutako eskubidea.
5. Hezkuntza oinarri demokratikoen arabera antolatzeko eta kudeatzeko eskubidea.
6. Euskara eta jakintza ardatz izango dituen Euskal Unibertsitate Sistema izateko eskubidea.
7. Hezkuntzaren bidez bere ahalmen guztiak garatzeko eskubidea.
8. Etorkinek euren ama hizkuntza eta kultura mantentzeko eskubidea.
9. Hezigune bakoitzeko hezkuntza komunitateak bere Hezkuntza Proiektua izateko eskubidea.
10. Hezkuntzari buruzko erabakiak hartzeko eskubidea.
Beraz, Euskal Hezkuntza Publikoa osatzeko oinarriak horiek lirateke.
Nolanahi ere, akordio hori eztabaidaren abiaburu baino ez dela azpimarratu dute bultzatzaileek, eta datozen hilabeteetan hezkuntza arloko eragileengana zein herritarrengana zabaldu nahi dute eztabaida. Abendua bitartean eragileei aurkeztuko diete ekimena; otsaila bitartean herritarrei, eta datorren urteko udaberrian amaiera biltzarra egin nahi dute eta behin betiko formulazioak itxi.
Ekimena Nazio Garapen Biltzrretik sortu da, eta Euskal Herriko hezkuntza sistema nazionala behar lukeena zedarritzea da helburua.
Oinarrizko akordioa proposatu dute Euskal Hezkuntza Publikoa bideratzeko
Hezkuntza arloan aritzen diren 78 norbanakok bat egin dute orain arte hitzarmenarekin. Hala ere, oraindik zabalik dago eragileen eta herritarren proposamenak jasotzeko. Nazio Garapen Biltzarretik sortu zen ekimena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu