ZEHARKAKOAK
•Pentsatzen eta ikasten jakitea. Informazioa bilatu, aukeratu, ulertu, ikasi eta interpretatzea. Ideiak sortzea. Ikasitakoa beste egoera batzuetara mobilizatzea eta transferitzea.
•Komunikatzen jakitea. Kodeak erabiltzea, hedabideetako mezuak kritikoki interpretatzea. IKTak arduratsu erabiltzea, errealitatea kritikoki interpretatzea.
•Elkarrekin bizitzen jakitea. Taldean ikasi eta lan egitea, parte hartzea, giza eskubideen arabera jokatzea, gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzea.
•Izaten jakitea. Pentsamendu, emozio eta jokabide moralak autorregulatzea. Autoestimu errealista izatea. Erabakiak hartu eta erantzukizunak onartzea.
•Ekimenez jokatzen jakitea. Ideia eta konponbideak sortzea, espiritu kritikoa, solidaritatea. Hobetzeko proposamenak egitea.
DIZIPLINA BAITAKOAK
•Hizkuntza. Euskara eta gaztelania egoki eta ganoraz erabiltzea eremu guztietan. Atzerriko lehen hizkuntza egoki erabiltzea eremu sozial eta akademikoan.
•Matematika. Funtzioak identifikatu eta ulertzea, ezaguerak egoki erabiltzea, eguneroko bizitzako premiei aurre egiteko.
•Natur zientziak. Nork bere burua eta natura ulertzea, eguneroko bizitzan arduraz jokatzeko.
•Artea. Ideiak eta sentimenduak sormenez adieraztea, eta besteen adierazpideak interpretatu eta balioestea. Literaturari buruzko hezkuntza izatea.
•Gorputz heziketa. Eraginkor erabiltzea motrizitatea. Ideia eta emozioen berri ematea gorputz bidez. Egoki interpretatu eta balioestea besteen adierazpenak.
•Gizarte zientziak. Nork bere burua, kide den taldea eta mundua ulertzea. Gizalegez jokatzea.
Oinarrizko konpetentziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu