Oker baten ondorioz Zerainen egokitutako zinegotzia utziko du PPk
Auzitegi Konstituzionalak ez du tramiterako onartu Zeraingo Herri Kandidaturak jarritako helegitea, eta legez PPri dagokio oker informatiko baten ondorioz egokitutako zinegotzia. Hala ere, Zeraingo Herri Kandidaturako kideek jakinarazi dute PPrekin harremanetan daudela eta biek batera «Zeraingo Udaleko auziari konponbidea aurkitzeko konpromisoa» hartu dutela. Zeraingo auzia konpontzeko biderik egokiena zein den aztertzeko bildu dira ZHK eta PP azken egunetan. Gaur egingo dute Zerainen udala osatzeko ekitaldia, eta PPko Gipuzkoako zuzendaritzak jakinarazi duenez, zinegotzi popularrak ez du kargurik hartuko. ZHK-k esker ona adierazi dio PPri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu