politika

Olaia Kastresanaren omenezko ekitaldiak eta Xipri Fernandezen kanporatzeko arriskua salatzeko manifestaldia antolatu ditu Askatasunak astebururako

Bihar arratsaldeko seiretan Santa Klara uhartean Olaia Kastresanari omenaldia egingo diote, eta igandean Urkiolara mendi martxa egingo dute. Kastresanaren errautsak zazpi herrialdeetan bota zituzten, eta urtero herrialde batera egiten dute mendi martxa hau.

2005eko abuztuaren 5a
19:54
Entzun
Bestalde, Xipri Fernandez preso politikoak Frantziatik kanporatua izateko arriskua du, eta egoera salatzeko gose greban dago aurreko uztailaren 25etik. Donostian manifestaldia egingo dute igandean sakabanaketa politikoa salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.