Oldartu gazte dinamika sortu dute G7koen aurka
MIARRITZE. Oldartu gazte dinamika eratu dute, G7koen goi bileraren izaera eta han hartuko dituzten segurtasun neurriak salatzeko. «Ez dugu G7rik nahi, ez hemen, ez nehon», adierazi dute, eta «haserrea eta sumina» erakustera deitu dute. Desobedientzia zibila landu eta alternatiben bozgoragailu izateko asmoa dute, eta G7koen bileratik harago antolatzera deitu ditu gazteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu