Oliverirentzat ez da harritzekoa Katalunian eman den gobernu aldaketa

Inaxio Oliveri Mondragon Unibertsitateko errektorearentzat ez da harritzekoa izan Katalunian eman den gobernu aldaketa, ezta ERC eta PSCren artean izandako akordioa ere. "Esquerra apur bat ezagututa ildo horretatik joango zela uste nuen eta aukera ona iruditzen zait" , adierazi du Oliverik Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Oliverik EAren batzarraz eta Mondargon Unibertsitateari buruz ere hitz egin du aipatu elkarrizketan.

2003ko abenduaren 10a
13:35
Entzun
Katalunian eman den gobernu aldaketa eta ERC eta PSCren arteko akordioa Euskal Herrian ematerik dagoen galdetuta, ez duela horrelakorik ikusten adierazi du Oliverik eta Carod-Roviraren diskurtsoa gustoko duela gaineratu du.

EAko batzarrari buruz labur mintzatu da Mondragon Unibertsitateko Errektorea. Aipatu batzarrean "adostasun bat lortu izatea gustatuko litzaidake, ez baitu zentzu handirik alderdi politiko baten barruan zeharkako akordioak lortzea" esan du Oliverik.

Unibertsitateak etorkizunean gizartearekin izango duen harremana aldatuko dela esan du EAko buruzagi ohiak. "Orain arte unibertsitateek formakuntza izaten dute lan bakarra, baina egunetik egunera gero eta profesional gehiagok berziklatu beharko dute lanean jarraitu ahal izateko. Lanean 10-15 urte egon diren jende askok unibertsitatera bueltatu beharko du berziklatzera, eta unibertsitateak egoera honetarako prestatu beharko dira" gaineratu du Mondragon Unibertsitateko Errektoreak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.