OME-REN DEFINIZIOA

2015eko uztailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Interpretazio ugari egin daitezke OME Osasunerako Mundu Erakundeak botiken «erabilera arrazoizkoaren inguruan» egiten duen definizioaren harira, eta horren inguruan sortzen dira hainbat eztabaida. Izan ere, pazientearen onura du hizpide, baina botikak gizartearentzat dakarren kostua ere bai, eta dema horretan erdibidea aurkitzea ez da batere erraza. Hortxe eztabaidarako muina, argitzen zaila. 1985ekoa da definizioa, eta honelaxe dio, hitzez hitz:

«Pazienteek beren behar klinikoetarako medikazio egokia jasotzen dute, beren ezaugarrietara egokitutako dosietan, behar den epealdian, eta beraientzat eta komunitatearentzat ahalik eta kostu txikienarekin».

OME
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.