Omenaldi beroa egin diote Candido Sasetari Gernikako Batzar Etxean

Gainerako gudariak ere gogoan izan dituzte bonbardaketaren 71. urteurrenean. Besteak beste, Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia sailburuak, Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazioko buruak eta Jone Goirizelaia ezker abertzaleko buruzagiak parte hartu dute ekitaldian.

2008ko apirilaren 26a
18:17
Entzun
Candido Saseta Eusko Gudarosteko komandante zenak omenaldi bero eta hunkigarria jaso du gaur goizean Gernikako (Bizkaia) Batzar Etxean, bonbardaketaren 71. urteurrenean. Hain zuzen ere, Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika saria emanez omendu nahi izan dute 1937an, Espaniako Gerran Oviedo (Asturias, Espainia) errepublikarentzat berreskuratu nahian zebilela hil zuten Saseta.

Duela aste batzuk berreskuratu zituzten Eusko Gudarosteko komandante zenaren gorpuzkinak, eta txalo zaparrada handi batekin hartu dituzte bildutakoek juntetxera sartu dituztenean. Gernikako arbolaren aurrealdean kokatu dituzte, ikurrina eta Errepublikako bandera alboan zituztela.

Oraindik bizirik dauden gudari zaharrek, Sasetaren senideek eta herritar ugarik parte hartu dute ekitaldian, baita agintari eta ordezkari politikoek ere. Besteak beste, omenaldian izan dira Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia sailburua, Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazioko burua, eta Jone Goirizelaia eta ezker abertzaleko beste zenbait ordezkari.

Sasetari ez ezik, Dekha Ibrahim Abdi giza eskubideen aldeko ekintzaile keniarrari ere eman diote Gernika saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.