Gotzon Garmendia. Lau Haizetara Gogoan

«Ona da, baina erroetara jo behar dute»

Garikoitz Goikoetxea.
2012ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Aztarna frankistak zerrendatu eta kentzeko asmoa ontzat jo du Gotzon Garmendia Lau Haizetara Gogoan taldeko kideak. Ordea, harago joan behar dela uste du: erantzukizunak argitzera.

Ia bost urte dira Memoria Historikoaren Legea onartu zutela, eta oraindik ez da neurririk hartu ikurren harira.

Mantso joatea bat da, eta bestea zein asmorekin ari diren pauso neurtu horiek ematen. Lege horren xedea da gure mugimendua desaktibatzea sakoneko exijentzietan. Nazioarteko legerian oinarrituta, erantzukizunak exijitzen hasi ginen; hori neutralizatu nahi zuten, arreta alor sinbolikoan jarri. Interesgarria da, eta ontzat jotzen dugu Jaurlaritzaren neurria. Baina erroari heldu behar diote. Neurria ez bada lotzen biktimen eskubideak garatzearekin, gurpil zoro batean arituko gara. Ez daitezela sinbologian geratu, jo dezatela errora.

Legearen mugak ikusita, zer egin?

Borondate politikoa behar da. Memoria Historikoaren Legeak esparru bat jartzen du, baina, erakundeek eta alderdiek, borondatea badute, esparru hori gaindi dezakete. Justizia unibertsalaren esparrua gero eta gehiago indartzen ari da. Espainiakoari ez, nazioarteko legediari begira aritu behar dugu, biktimen eskubideak ez baititu errespetatzen Espainiakoak. Borondatea behar da, eta, oraingoz, azaleko gaietan ibiltzeko eta hor galtzeko soilik dago. Eta ez dugu etsiko hori salatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.