Ondarroarren aurkako epaiketa amaitu da, Lema errugabetuta

Fiskalak erretiratu egin du Olaitz Lemaren aurkako akusazioa, eta 7 eta 23 urte arteko espetxe zigorrak eskatu ditu besteentzat

Erredakzioa
2012ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Aurreko astean Espainiako Auzitegi Nazionalean bederatzi ondarroarren aurka hasitako epaiketa epaiaren zain dago. Fiskalak eskaera batzuk moldatuta amaitu da: Olaitz Lemaren aurkako akusazioa erretiratu egin du, eta Ibon Iparragirre eta Asier Badiolaren aurkako eskaerak 27 urtetik 23ra txikitu ditu. Defentsarako abokatuek eskatu dute epaituak absolbitzeko, azalduta ez dagoela nahikoa frogarik egozten zaizkien delituak frogatzekoeta akusatuek tratu txarren ondorioz egin zituztela2010ean atxilotu zituztenean egindako deklarazioak. Zunbeltz Bedialauneta, Urtza Alkorta eta Igor Martini hamazazpina urteko zigorra jartzeko eskatu du fiskalak, ETAko kide izatea egotzita; Xeber Uribe, Jon Iñaki Esnaola eta Jabier Zubizarretari zazpina jartzeko eskatu du, laguntza ematea leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.