Ondoko ziega sutan, eta ordubete ateak irekitzeko zain, Liancourten

2011ko azaroaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Etxerat-en prentsaurrekoan, azaroaren 4an Liancourteko espetxean Mikel Orozi jazotakoaren berri eman du haren arreba Ainhoa Orozek. Azaroaren 4an, zortziak aldera, funtzionarioek ziegak itxi zituztenean, preso arrunt batek bere buruaz beste egin zuen gelari su emanda. Kea zabaldu egin zen, eta preso guztiak ate-joka hasi ziren. «Ateak irekitzen ez zituztela ikusita, Mikelek toalla busti bat jarri zuen aire girotuaren sisteman, beste bat buruaren gainean, eta leiho ondoan geratu zen. Handik ikusi zuen nola ailegatu ziren suhiltzaileak, eta nola lehertu zen preso arruntaren ziegako leihoa. Ordubete inguru izan zituzten horrela». Ainhoa Orozen arabera, atea irekitzean Mikel Orozek galdetu egin zien funtzionarioei zergatik eduki zituzten horrela, eta erantzun zieten «agindu baten zain» zeudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.