komunikabideak

Orain, 'www.gaztesarea.info'

Gazte mugimenduaren atari digitalak helbidea aldatu du, arazo teknikoak medio.

2009ko urriaren 21a
10:32
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaztesarea Euskal Herriko gazteen atari digitalak helbidea aldatu du, arazo tekniko batzuk medio: www.gaztesarea.info-n dago orain eta ez, lehen bezala, www.gaztesarea.net-en.

Gazte mugimenduaren atari digitala da Gaztesarea. Gazte mugimenduei buruzko informazioa eskaintzen du Interneten, eta Euskal Herriko egoera politiko, sozial eta kulturalari buruzko eztabaidak sustatzen ditu. Gaztetxeei buruzko albisteak sarri jorratzen ditu, kultur eskaintzen berri eman eta kultur ereduei buruzko hausnarketak mahai gaineratzen ditu, sexualitatearen gaia jorratzen du, jaien berri eman, literatur lanak eskaini, eta pentsamendu klasikoei buruzko irakasgaiak zabaltzen ditu, besteak beste. Gaiak proposatu, eta horien gaineko eztabaida zein parte-hartzea bultzatzen indar berezia egiten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.